Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira azpiko aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik

Hutsik geratutako gunearentzako erabilerarik aproposena zein den aztertuko du udalak.

Euskal Herria plazako palmondoak kendu egin dira justu azpian dagoen aparkalekuan etengabeko hezetasun arazo larriak sortzen dituztelako. Sustrai sakon eta handiko landareak dira palmondoak eta ur asko sartzen den artesi handiak sortu dituzte Euskal Herria plazako aparkalekuan, egitura bera ere kaltetu arterainokoak.

Horiek horrela, hainbat aukera aztertu ostean, udal teknikariek ondorioztatu dute hezetasun arazoekin amaitzeko aukera bakarra palmondoak kentzea dela. Erauzketak egin dira eta inpermeabilizazio lanetan ari da orain udala. Azpiko aparkalekuan sortutako kalteak ere konponduko dira.

Behin lan horiek amaituta, lehen palmondoak zeuden lekuarentzako erabilerarik aproposena zein den aztertuko du udalak.

Gehigarriak

Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira azpiko aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik