Prozesu zabal eta parte-hartzaile baten emaitza da plana, eta kohesioa, berrikuntza, jasangarritasuna eta lankidetza ditu ardatz.
Oarsoaldea Garapen Agentziak azken hilabeteetan landutako 2025-2035 Plan Estrategikoaren proposamena eta berritasun nagusiak aurkeztu dizkie eskualdeko ordezkari politikoei.
2025-2035 Plan Estrategikoaren proposamenak kohesioa, berrikuntza, jasangarritasuna eta lankidetza ditu ardatz. Era berean, datozen hamarkadarako aukera-eremu estrategikoak identifikatzen ditu, besteak beste, ekonomia urdina, industria eta lotutako zerbitzuak, kultura eta sormen industriak, zahartzearen ekonomia, mugikortasuna, energia, turismoa, euskara, eta trantsizio ekologiko eta digitala.
Garapen agentziaren gobernantza-eredua eguneratzeko proposamena ere azaldu da, zeinaren bidez, gobernantza-eredu ireki, zabal eta anitzagoa lortu nahi den, bai lau udalerrietan oposizioan dauden alderdien partaidetza zuzenagoa bermatuz, baita eragileek garapen agentziaren norabidean duten partaidetza zabala eta egiten duten ekarpen sendoa formalizatuz ere.
2025-2035 Plan Estrategikoa prozesu zabal eta parte-hartzaile baten emaitza da. Administrazio publikoetako, enpresetako, gizarte erakundeetako eta ezagutza-sistemako ehunka ordezkarik hartu dute parte. Proposamenaren aurkezpenarekin eta bertatik erator daitezkeen ekarpenekin amaitutzat ematen da 2025-2035 Plan Estrategikoa diseinatzeko prozesua. Irailean, parte hartu duten eragile eta ordezkari guztiei emaitzaren berri emateko aurkezpena egingo da. Ondoren, dokumentuan jasotako proiektu estrategikoak garatzeari ekingo zaio, udal guztien eta eskualdeko eragileen arteko lankidetza oinarri hartuta.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika