Iragarki panel gehiago jarri dira hirigunean zein auzoetan

Autobus geltokietatik bereziki kendu nahi dira kartelak, gardentasuna mesedegarria baita bide-segurtasunerako zein sexu-erasoak ekiditeko.

Herriko panel kopuruaren eta haien kokapenaren gaineko azterketa egin du udalak, eta horren baitako plangintza burutu eta exekutatzen hasi da. %20an handitu da iragarki panelen flota: herriko 15 puntutan zeuden lehen eta 20 lekutan daude orain. Kokapen batzuk berriak dira, lehendik zeuden batzuetan, berriz, panela txukundu edo berria jarri da. Egokiagoa irudituta, kokalekuz pixka bat aldatu direnak ere badira. Gutxi batzuk kendu egin dira.

Bide-segurtasun eta genero ikuspegitik inportantea da autobus geltoki garbi eta gardenak izatea. Sexu-erasoen prebentzioan lagundu egiten du horrek, eta udalak bereziki kendu nahi ditu kartelak geltokietatik. Ildo beretik esan, jartzen diren markesina berri guztiak beirazkoak izaten direla.

Elkarlanerako eskaera eragile eta herritarrei

Iragarki panelak jarri eta erabili egin behar dira. Udalarenetik hasi eta eragile zein herritar guztienera arteko konpromisoa behar da horretarako, kartelak eta iragarkiak egon behar duten lekuan egoteko eta gainontzeko tokietan ekiditeko. Agustin Lekuona Irastorza alkateordeak adierazi du, “elkarlana eskatzen dugu gai honi denon artean erantzuteko”.

Gehigarriak

Iragarki panel gehiago jarri dira hirigunean zein auzoetan