Legealdiko lehen erdian egindakoaren balorazioa herritarrekin partekatu eta aurrera begirako erronkak azalduko ditu.
Auzoz auzo bilerak egingo dituzte aurten ere Udal zinegotziek. Legegintzaldiaren erdibidera iritsita, orain arte egindakoaren balorazioa egiteaz gain, aurrera begirako egitasmoak aurkeztuko dituzte. Proiektuak herritarrekin partekatu eta auzotarren ekarpenekin aberasteko baliatu nahi ditu saioak Udalak.
Urriaren 6an hasi eta 9an bukatuko dira batzarrak. Aurkezpena egin eta ekarpenak jasotzeko, saioek ordu eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Berandu bukatu ez daitezen, aurten ere bilerak 18:00etan izango dira. Arraguan eta Altzibarren itzulpengintza zerbitzua egongo da (euskaratik gaztelera) eta Ugaldetxon, lehen aldiz, zeinu hizkuntza zerbitzua eskainiko da.
Hona hemen egutegia eta lekuak:
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika