Gaurko aurkezpeneko argazki guztiak, hemen.
Oiartzuar ugari hurbildu da 'Bazen behin liburutegi bat' prozesu parte-hartzailearen aurkezpen ekitaldira. Elkarrekin amestu nahi dute etorkizun hurbilean herrian izango dugun liburutegi berria. Prozesuaren xehetasunak azaldu dituzte udaleko eta Ku-ku elkarteko kideek eta lehen parte-hartze saioaren eguna ere zehaztu dute.
Urriaren 5ean izango da, bibliotekan bertan, 10:00etatik 14:00etara. Herritar denak gonbidatu dituzte hitzordura, Oiartzungo liburutegia modu kolektiboan birpentsatzen eta diseinatzen hasteko.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika