2024an Oiartzungo udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeak diruz laguntzeko deialdia

Argitara ematen da Oiartzungo udalerrian 2024an Oiartzungo udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeak diruz laguntzeko deialdiaren laburpena dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans):

Lehenengoa. Dirulaguntzaren xedea

Oinarri hauen xedea da udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzak esleitzeko oinarriak arautzea.

 

Bigarrena. Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

Zehazki, dirulaguntza hauek udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundee eska ditzakete, baldin eta dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere sartuta ez badaude eta Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko ordenantzaren 4. artikuluak dion ezaugarriak betetzen badituzte eta oinarri berezi hauetan zehazten diren jarduerak burutzen dituztela egiaztatzen badute.

 

Hirugarrena. Dirulaguntzen zenbatekoa

Diru laguntza hauek ordaintzeko, guztira, 3.040,00€ euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2024 urteko aurrekontuko partida honen kontura:

— Programaren deskribapena: udalaz gaindiko eremuan euskara sustatzen duten erakundeentzako dirulaguntzak.

Zenbatekoa (2024): 3.040,00, €.

Aurrekontu-partida (2024): 1 0321.481.335.00.01 2024 (A-1557-2024).

 

Laugarrena. Eskaerak non eta noiz aurkeztu

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako epea hau izango da:

2024ko uztailaren 1etik azaroaren 15a arte.

 

Eskaerak erregistro elektroniko bidez aurkeztuko dira.