Argitara ematen da Oiartzungo udalerrian 2024an Oiartzungo herritarrek Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egitea diruz laguntzeko deialdiaren laburpena dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans):
Lehenengoa. Dirulaguntzaren xedea
Oinarri hauen xedea da 2024an Oiartzungo herritarrek Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak ezartzea.
Bigarrena. Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.
Zehazki, dirulaguntza hau eskatu dezakete Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egin dituzten Oiartzunen erroldatutako pertsonek, baldin eta dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere sartuta ez badaude eta Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko ordenantzaren 4. artikuluak dion ezaugarriak betetzen badituzte eta oinarri berezi hauetan zehazten diren jarduerak burutzen dituztela egiaztatzen badute.
Hirugarrena. Dirulaguntzen zenbatekoa
Diru laguntza hauek ordaintzeko, guztira, 300,00€ euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2024 urteko aurrekontuko partida honen kontura:
— Programaren deskribapena: Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak.
Zenbatekoa (2024): 300,00 €.
Aurrekontu-partida (2024): 1 0321.481.335.00.06 (A-1561-2024).
Laugarrena. Eskaerak non eta noiz aurkeztu
Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako epea hau izango da: GAOn argitaratu ondoren, 2024ko uztailaren 1etik azaroaren 15era arte.
Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian edota erregistro elektroniko bidez aurkeztuko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika