Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Igor San Jose Izagirreren Kastroko iturri ibiltariaren kartela izango da aurtengo Xanistebanak iragarriko dituena. 44 proposamen aurkeztu dira lehiaketara eta ekainaren 18an egindako bileran aukeratu dituzte jai batzordeko kideek lan saridunak. “Lehia estua izan da eta beste ezeren gainetik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile denei; eta zorionak, noski, irabazleei”, adierazi dute.
Lehendik ere iragarri izan dituzte San Joseren kartelek herriko jaiak, 2024an azkenekoz. Beti ibiltzen da punta-puntan eta lehen postua eskuratu du aurtengoan. Bere lanak apainduko ditu abuztua hasieran herriko kaleak, beraz.
Hauek izan dira sarituak:
Abuztuaren 1eko Kultur Ekitaldian banatuko dira sariak eta Xanistebanetan zehar lan guztiekin erakusketa egingo da.
Urmendi haur eskolak botako du txupinazoa
Xanistebanei hasiera emateko suziria Urmendi haur eskolak piztuko du. Aurten lehenengoz, herritarrek hautagaiak proposatzeko aukera izan dute. 30 bat iradokizun jaso dira eta jai batzordeak txupinazoa Urmendi haur eskolak botatzea erabaki du, azken 30 urtean herrian egindako lana eta herriari egindako ekarpena goraipatu eta eskertzeko.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika