Ekainaren 19an bukatzen da eremu publikoan San Juan sua egiteko baimena eskatzeko epea

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Eremu publikoetan San Juan gaua ospatzeko sua piztu nahi duten herritarrek baimena eskatu beharko dute, urtero bezala. Ekainaren 19ra arteko epea dago eskaera aurkezteko, udaletxean (Herritarren Arretarako Zerbitzua) edo egoitza elektronikoaren bidez.

Udalak jasotako eskaerak aztertuko ditu, suaren kokalekua egokia dela eta ingurumenaren, pertsonen zein ondasunen segurtasuna bermatzen dela ziurtatzeko. Horretarako, eskatzaileek datu pertsonalak eta sua egiteko lekua zehaztu beharko dituzte.

Segurtasun baldintzak

Ekainaren 23an, suak 20:00etatik aurrera piztu ahal izango dira.

Udalak gogorarazi du, eremu publiko zein pribatuetan egiten diren suetarako, honako baldintzak bete behar direla:

  • Material pilak ezingo dira hiru metrotik gorakoak izan.
  • Erregaiak material solidoa izan beharko du.
  • Sua gutxienez 15 metrora piztu beharko da eraikin, linea elektriko, instalazio, bestelako objektu eta ibilgailuetatik.
  • Debekatuta dago sua urbanizatutako lurraren gainean piztea.
  • Sua itzaltzeaz eta ingurua txukun uzteaz antolatzailea arduratuko da.

Udaltzainek irizpide horiek betetzen direla gainbegiratuko dute.

Gehigarriak

Ekainaren 19an bukatzen da eremu publikoan San Juan sua egiteko baimena eskatzeko epea