Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Kaleko lehen liburutegia du Oiartzunek. Manuel Lekuona udal biblioteka herritarrek are eskurago izateko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuz, Arraguan etxola formako apalategi bat jarri da haur zein helduentzako liburuekin.
Auzoko haur parkearen alboan dago liburutegia. “Batetik, lekua bera irakurtzeko zein liburuez gozatzeko aproposa dela iruditzen zaigu. Bestetik, Topoaren geltokitik gertu egonik eta Errenteria alderako bidean joan-etorriko lekua ere badenez, liburuak hartu eta uzteko puntu erosoa delakoan gaude”, adierazi du Garazi Urdampilleta Astibia alkateordeak.
Manuel Lekuona udal bibliotekak hornituko du kaleko liburutegia
Kaleko liburutegia mantentzeaz eta liburuz hornitzeaz Manuel Lekuona udal biblioteka arduratuko da. Liburutegiko bertako liburuak hartu eta uzteko lekua izango da, ez etxekoak bertara eraman edota trukean aleren bat norberarentzako hartzekoa. Oiartzungo kaleko liburutegiak ez du trukeko funtzionamendua izango, beste udalerri batzuetan bezala. Gorago esan bezala, udal liburutegia kalera hurbiltzea da helburua.
Uda, egun luzeak eta oporraldiak aprobetxatuz, herritarrak kaleko liburutegia ezagutzera, kuxkuxeatzera eta erabiltzera animatu ditu Urdampilleta alkateordeak.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika