Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Beste urte batez Kirol Astea antolatuko du urrian udalak, jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa eta osasungarria sustatzeko helburuarekin. Programazioaren barruan, 2026ko Oiartzungo Kirol Saria ere banatzen da. Sari honek herriko kirol arloan nabarmendu diren pertsona eta taldeak aitortzea du asmo. Oiartzunen kirola sustatzeko egindako lana, kirol-ibilbidea edo lortutako emaitzak kontuan hartuta ematen da.
Gaur ireki da Kirol Saria jasotzeko hautagaien proposamenak egiteko epea. Bi astez egongo da zabalik, apirilaren 30era arte. Herritarrek bi modutan egin dezakete proposamena: online edo kiroldegiko sarreran eta Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan jarritako kutxen bitartez.
Hamaikagarren sarituaren bila
Jasotzen diren proposamenen artean aukeratuko du irabazlea UKABek, udalak eta herriko kirol elkarteek osatzen duten kirol aholku kontseiluak. Saria banatzen hasiz geroztik, hamar talde, eragile eta norbanakok jaso dute saria: Girizia elkarteko kirol sailak, Periko Sanroma Haurtzaro atletismo taldeko sortzaileak, Artaso elkarteak Xanistebanetako sokatira txapelketa herrikoia antolatzeagatik, Ane Asensio atletak, Alain Isasa kenshiak, Guruzne Azpiroz arraunlari ohiak, Koldo Fernandez Oiartzun Kirol Elkarteko lehendakariak, Alex Bargalló judokak, Maialen Oiartzabal eskiatzaile akrobatikoak eta Joxemari Mitxelena “Axeia” pilotari izanak eta entrenatzaile denak.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika