Zerrenda ikusgai dago. Titularrek eta lehen eta bigarren ordezkoek udaltzaingoaren bitartez jasoko dute abisua etxean.
Gaur, azaroak 2, egin da hilaren 29ko Espainiako diputatuen kongresurako eta senaturako hauteskundeetarako mahaiak osatuko dituzten pertsonak izendatzeko zozketa, udaletxeko areto nagusian. Herriko 14 mahaietako mahaiburuak, bi bokalak eta horien ordezkoak hautatu dira ausaz eta onartu dira ezohiko udalbatzar baten bitartez. Ikusi zozketaren emaitza.
Orain, zozketan esleituak izan diren titularrek eta lehen eta bigarren ordezkoek jakinarazpen ofiziala jasoko dute etxean udaltzaingoaren bitartez. Udalak eskualdeko hauteskunde-batzordeari emango dio zozketaren emaitzaren berri.
Mahaikide izendatutako herritarrek eskualdeko hauteskunde-batzordeari alegazioak aurkezteko aukera dute jakinarazpena jaso eta hurrengo zazpi egunetan. Batzordeak bost eguneko epean ebazten du. Alegazioak onartuko balitu (eskaera aurkezteak ez dakar automatikoki salbuestea), zerrendako hirugarren ordezkotik aurrerakoek ere jaso dezakete jakinarazpena.
Hauteskunde-batzordeak adierazi du, momentuz, mahaia osatu behar dutenen alegazioak bakarrik izapidetuko dituela. Hau da, titularrenak eta lehen bi ordezkoenak. Gainontzeko guztiek aurrekoek huts egingo balute eta ofizialki izendatuak izango balira edukiko lukete alegazioak aurkezteko aukera.
Alegazioak aurkezteko bideak
Donostialdeko Hauteskunde Batzordea.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika