“Euskaraz barra-barra” ziurtagiria eskatzeko gonbita establezimenduei

Herritarrei zuzendutako kanpaina azaroaren 16tik abenduaren 1era egingo da. Udalak 2027an antolatuko dituen euskarazko kultur emanaldi guztietarako bi sarrera izango da saria.

“Euskaraz barra-barra” ziurtagiria eskatzera bultzatu nahi dira oraindik bereizgarri hori ez duten herriko establezimenduak. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetan euskararen erabilera bultzatzeko sortutako ekimena da “Euskaraz barra-barra” eta ahal hainbat establezimendu lotu nahi dira sarera. Besteak beste, euskaraz aritzeko guneak identifikatzea, euskarazko zerbitzuaren balioa nabarmendu eta hauspotzea, eta kontsumitzaileen hizkuntz estresa gutxitzea dira egitasmoaren helburuak.

Ziurtagiria eskuratu nahi duten establezimenduek Ttur-ttur euskaltzaleon bilgunearekin jarri behar dute harremanetan. merkatariostalari@tturttur.eus helbidera idatzi edo 943 26 01 82 telefono zenbakira deitu behar da horretarako. Azaroaren 12a da eskaera egiteko azken eguna.

Herritarrei zuzendutako “Euskaraz barra-barra” kanpainan parte hartzeko aukera ere badute establezimenduek. Zozketarako txartelak banatu nahi badituzte, https://labur.eus/kulturbonoa webgunean egin behar dute eskaera.

Herritarrei zuzendutako “Euskaraz barra-barra” kanpaina, azaroaren 16tik abenduaren 1era

Oarsoaldeko Euskara Batzordearen koordinaziopean, “Euskaraz barra-barra” sustapen kanpaina egingo dute Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek azaroaren 16tik abenduaren 1era. “Euskaraz barra-barra” edo “Bai euskarari” ziurtagiria duten establezimenduetan euskaraz egiten duten bezero eta kontsumitzaileek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, jakingo da nor diren saridunak. Oarsoaldeko herri bakoitzean irabazle bat egongo da eta bere udalerriko udalak 2027an antolatuko dituen euskarazko kultur emanaldi guztietarako bi sarrera jasoko dituzte opari.

Gehigarriak

“Euskaraz barra-barra” ziurtagiria eskatzeko gonbita establezimenduei