Nekazal ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko aukera Gaetxen irailaren 23an eta urriaren 28an

Aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa da 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta (Irungo IAT/ITV).

Azken urteetan bezala, aurten ere eskainiko da Gaetxeko udal eraikinean (Makutso bidea, 5) nekazal ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko aukera. Bi egun jarri dira: irailaren 23a eta urriaren 28a, goizez.

Oiartzungo eta inguruko udalerrietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa da 943 626 300 telefono zenbakira deituta (Irungo IAT/ITV). IAT/ITV-k jakinarazi duenez, irailaren 23rako hitzordu bakan batzuk geratzen dira libre, baina urriaren 28rako bada lekua.

50,54 €ko kostua du ikuskapenak eta eskudirutan egin behar da ordainketa, diru-kopuru justua eramanda. Beharrezkoa da aseguruaren ordainagiria eramatea.

Zerbitzua Itevelesak eta Behemendik (Donostialdea Bidasoako landa garapenerako elkartea) eskaintzen dute, eskualdeko udaletxeen laguntzarekin.

Gehigarriak

Nekazal ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko aukera Gaetxen irailaren 23an eta urriaren 28an