Burdinolak eta olagizonak ditu hizketagai Mugarri bildumaren 29. aleak

Joxemari Iturriozek idatzi du eta abuztuaren 1eko Xanistebanetako Kultur Ekitaldian aurkeztu da.

Oiartzungo ondarea berreskuratu eta herritar denen eskura jartzeko helburua du Xanistebanen bueltan argitaratzen den Mugarri bildumak. 29. alea du aurtengoa, Joxemari Iturrioz Oñatibiak idatzi duen Oiartzungo burdinolak, olagizonen auzia eta Olaberria udal burdinola.

Oiartzungo historia ezin da ulertu burdinolen aztarna eta ondarerik gabe. Mendeetan zehar gure ibai, baso eta haranen inguruan garatutako jarduera horrek herriaren ekonomia, gizartea eta paisaia eraldatu zituen. Joxemari Iturriozen Oiartzungo burdinolak, olagizonen auzia eta Olaberria udal burdinola liburuak iragan horren memoria berreskuratu nahi du, burdinolen funtzionamendua ez ezik, haien inguruan sortu ziren bizimoduak, harremanak eta istorioak ere argitara ekarriz. Bereziki, Olaberria burdinolaren ibilbidea xeheki aztertzen du egileak.

Liburua 12 €an dago erosgai Oiartzun 2026 urtekaria eros daitekeen leku beretan: Berezi janari-dendan (Altzibar); Pikoketa estankoan (Arragua); Garmendia okindegi, Urrats paper-denda eta Zapirain estankoan (Elizalde); Ibarreko gasolindegian (Iturriotz); Galdos tabernan (Gurutze); eta, Intxixu jatetxean eta Mamuteko liburudendan (Ugaldetxo).

Gehigarriak

Burdinolak eta olagizonak ditu hizketagai Mugarri bildumaren 29. aleak