Gaetxen bilduko da, 08:00etatik 16:00etara.
Uztailaren 7an egitekoa bazen ere, atzeratu egin da artilea biltzeko aurtengo kanpaina: uztailaren 23an bilduko da, Gaetxen, 08:00etatik 16:00etara.
Egunean bertan eraman behar da artilea Gaetxera bertara, horretarako propio banatutako zakuetan eta esandako ordutegian. Ongi biltzeko eta tratamendua egokia izateko, beste hondakinik gabe eta ahalik eta garbien egon behar du artileak.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako: 943 49 02 19
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika