Etxadietan, eremu pribatuetan eta landa eremuan ezingo da surik piztu.
Eusko Jaurlaritzak beroaldiagatik ezarritako alerta gorriagatik, auzoetako su nagusiak bakarrik piztu ahal izango dira San Juan bezperan, ekainaren 23ko ilunabarrean. Gainerako su guztiak debekatuta daude.
Baso masetatik hurbil dauden eremuetan ezingo da surik piztu, Eusko Jaurlaritzaren gomendioa jarraituz. Horrez gain, udalak bermatu nahi du pizten diren suak kontrolatzeko behar beste baliabide dituela. Horiek horrela, piztuko diren su bakarrak herriko plazakoa, Altzibarkoa eta Iturriozkoa izango dira.
Ohitura eta tradizio handiko eguna izanagatik, ezohiko alerta egoera dago deklaratuta, eta beraz, udalak herritarrei hartutako erabakiak errespetatzeko eta arduraz jokatzeko eskatzen die. Bide batez, jaia ospatu nahi badute, auzoetako su nagusietara gonbidatzen ditu.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika