Foruen Abolizioaren-Alkateen Mugimenduaren eta “Azterketak Euskaraz”en sostengu-mozioak aho batez onartu dira

Maiatzeko osoko bilkurako 14 gaietako bi izan dira.

Pasa berri den maiatzeko osoko bilkuran 14 aztergai izan dira, tartean bi mozio. Biak onartu dira aho batez.

Lehen mozioa Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko sostengu-mozioa izan da. Frantziako hezkuntza ministroari galdegin zaio luzapenik gabe onartzeko ikasle horiek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidea.

Bigarren mozioan bi efemerideri egin zaie erreferentzia: Foruen abolizioaren 150. urteurrenari eta Bergaran elkartu ziren Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenari. Bi gertakariek sakon markatu dute euskal gizartearen antolaketa instituzionala eta autogobernuaren bilakaera. Bi efemeride horiei dagokien aitortza historiko, politiko eta instituzionala egiteaz gain, Oiartzungo Udalak aldarrikatu du Euskal Herriaren burujabetza osoan urratsak emateko unea dela, eta horretarako, Euskal Herriko lurraldeen eskubide historikoak aitortu behar direla eta autogobernua eguneratzeko beharra dagoela. Horrekin batera, Gipuzkoako diputatu nagusiak (EAJ) eta Bergarako alkateak (EH Bildu) elkarrekin deitu duten ekitaldi politiko-instituzionalarekin bat egin du Oiartzungo Udalak. 2026ko uztailaren 19an egingo da Bergaran ekitaldi politiko-instituzional hori.

Gehigarriak

Foruen Abolizioaren-Alkateen Mugimenduaren eta “Azterketak Euskaraz”en sostengu-mozioak aho batez onartu dira