Udako igerilekurako denboraldiko familia-bonuan %100eko salbuespena eskatzeko azken egunak

Familia zaurgarrientzako da eta maiatzaren 29ra arte eska daiteke.

Ekainaren 13an irekiko da udako udal igerilekua eta zabalik da denboraldiko familia bonuan %100eko salbuespena eskatzeko epea. Maiatzaren 29an amaituko da horretarako aukera.

Familia zaurgarriei begira hartutako neurria da. Familia-bonu berezia eska dezakete 16 urtetik beherako haur bat edo gehiago dituzten eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten edota ondorengo taulan jasotako diru-sarrerak gainditzen ez dituzten familia oiartzuarrek.

 

Familiako kide-kopuruaDiru-sarrerak
2LAGS + LAGSko %30
3LAGS + LAGSko %40
4LAGS + LAGSko %50
5 edo gehiagoLAGS + LAGSko %60

LAGS: Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata

Gehigarriak

Udako igerilekurako denboraldiko familia-bonuan %100eko salbuespena eskatzeko azken egunak