Belar-bolen silo plastikoa biltzeko aurtengo kanpaina badator

Bost jasotze-gune egongo dira. Maiatzaren 6an eta 7an utz daiteke plastikoa guneetan, maiatzaren 8an bilduko da.

Urtero bezala, aurten ere bilduko da belar-bolen silo plastikoa. Maiatzaren 8an egingo da. Maiatzaren 6an eta 7an utz daiteke plastikoa horretarako zehaztu diren guneetan.

Egoki biltzeko, plastikoek beste hondakinik gabe egon behar dute (lur pixka bat izan dezakete, baina oso zikinduta badaude, tratamendu plantan ez dituzte onartuko eta itzuli egin beharko dira). Halaber, sokak, denak batera, zaku batean utzi beharko dira plastikoen ondoan.

Silo plastikoa uzteko bost gune

Silo plastikoa uzteko zehaztutako bost guneak ondorengoak dira:

  • Zerradi poligonoa, ekarpen-gunearen ondoan
  • Ergoien, Arbelaitz bidearen sarreran
  • Gurutze, Bizardia elkartearen aurrean
  • Karrika, Gaintzabal bidearen sarreran
  • Ugaldetxo, Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan

Gehigarriak

Belar-bolen silo plastikoa biltzeko aurtengo kanpaina badator