Xorrolan, hondakinak ateratzeko ordutegian eta HAZn aldaketak Gabonetan

Abenduaren 24 eta 31n izango dute eragina bereziki.

Gabon gauean eta Urtezahar gauean hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dela jakinarazi du Udalak. 24 eta 31n (asteazkenak) arratsaldeko 20:00etatik hurrengo goizeko 6:00ak bitarte egongo da organikoa ateratzeko aukera.

Xorrolaren ordutegia laburragoa izango da bi egun hauetan. Autobusak azken buelta 22:10ean egin ohi duen arren, 24an eta 31n ordu eta erdi lehenago bukatuko da zerbitzua. Azken irteera 20:40ean izango da, Arraguatik aterata.

Herritarren Arreta Zerbitzua 07:30etik 14:30era egongo da zabalik bi egun horietan eta urtarrilaren 2 eta 5ean. Abenduaren 26an (Xanisteban Eguna) bulegoa itxita egongo da.

Gehigarriak

Xorrolan, hondakinak ateratzeko ordutegian eta HAZn aldaketak Gabonetan