Udaletxe aurrean elkartu dira ‘Euskararekin bat’ lelopean
UEMAk eta Oiartzungo Udalak egindako deialdiarekin bat egin dute hamarnaka herritarrek, euskararen aurkako azken epaia salatu eta gure hizkuntzak justizia behar duela aldarrikatzeko.
Udalerri euskaldunentzat mugarria izan zen EAEko udal legea, elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako. Orain ordea, euskara lehenetsiz gero, hizkuntzen koofizialtasuna urratzen dela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak.
Epaiak euskara bigarren mailara kondenatzen duela salatu dute herriko plazan elkartu direnek, eta adierazi dute ez diotela uko egingo euskaraz aritzeari.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika