Abuztuaren 31 arte goizez bakarrik egongo da irekita.
Uda iritsi dela eta, Manuel Lekuona bibliotekak ordutegi aldaketa izango du datozen asteetan. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, liburutegia goizez bakarrik egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Arratsaldeetan, berriz, itxita egongo da, udako oporraldiarekin bat eginez.
Larunbatetako jarduerari dagokionez, ez da aldaketarik izango: liburutegia ohiko ordutegian irekiko da, 9:00etatik 13:00etara.
Jai egun hauetan itxita egongo da biblioteka: uztailak 25, 26 eta 31 eta abuztuak 2, 4, 15 eta 16.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika