Hainbat segurtasun neurri bete behar direla gogorarazi du Udalak.
Eremu publikoetan San Juan gaua ospatzeko sua piztu nahi duten herritarrek baimena eskatu beharko dute, urtero bezala. Ekainaren 20ra arte dago eskaera aurkezteko epea, udaletxean (Herritarren Arreta Bulego berrian) edo egoitza elektronikoaren bidez.
Udalak jasotako eskaerak aztertuko ditu, suaren kokalekua egokia dela eta ingurumenaren, pertsonen zein ondasunen segurtasuna bermatzen dela ziurtatzeko. Horretarako, eskatzaileek datu pertsonalak eta sua egiteko lekua zehaztu beharko dituzte.
Segurtasun baldintzak
San Juan surako material pilaketak ekainaren 16tik aurrera egin ahal izango dira eta suak ekainaren 23an, 20:00etatik aurrera piztu ahal izango dira.
Udalak gogorarazi du, bai eremu publikoetan bai pribatuetan egiten diren suetarako, honako baldintzak bete behar direla:
Udaltzainek irizpide horiek betetzen direla gainbegiratuko dute.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika