Primerako giroa izango dute asteburuan Ergoienen, San Antoniyo festetan
Xorrola zerbitzua egongo da larunbat gauean.
Joan den asteburuan beroketa lanak eginda, ostiralean ekingo diote berriz festari Ergoienen. Hiru eguneko egitarau konpletoa osatu dute jai batzordeko kideek.
Larunbat gauean Xorrola zerbitzua ere eskainiko da. 00:00etan Oiartzungo plazatik (bibliotekako geltokitik) Ergoienera abiatuko da autobusa. Ergoiendik auzoetara 00:30ean egingo du lehen bidaia. 01:00etan izango da hurrengoa, eta 04:00ak arte orduro aterako da autobusa. Festatik etxera itzultzeko bost bidaia egingo ditu Xorrolak beraz: 00:30ean, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan eta 04:00etan azkena. Bezeroek eskatzen duten bidea egingo du autobusak.
Egitaraua, egunez egun:
Ekainak 13, ostirala:
- 19:00etan: Suziria Auzokalte inguruan. Ondoren, buruhandiak.
- 20:00etan: Kartelada ibiltaria Auzokalten hasita eta Oidultz-ek girotuta.
- 22:00etan: Truk Txapelketa Auzokalten.
Ekainak 14, larunbata:
- 10:00etan: Goiz eresia Lartaungo txistulariekin.
- 11:00etan: Pilota partiduak frontoian.
- 12:00etan: Sagardo dastaketa Auzokalte inguruan.
- 12:30ean: Haurtzaro dantza taldearen ikuskizuna Auzokalte inguruan.
- 14:00etan: Bertso bazkari musikatua Auzokalten.
- 16:00etatik 19:00etara: Kataxulo rokodromoaren are irekiak.
- 18:00etan: Erraldoi txiki eta handien kalebuelta auzoan barrena. Ondoren, bokatak Auzokalten. Gero, diskofesta Auzokalte inguruan.
- 22:30ean: Zezen suzkoa Auzokalte ingruan. Geero Trikidantz, eta jarraian DJ Infernu.
Ekainak 15, igandea:
- 11:00etan: Pilota partiduak.
- 14:00etan: Auzo bazkaria Auzokalten.
- 16:00etan: Haur jolasak eta eskulan tailerrak Auzokalten.
- 16:30ean: Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxe Leon Kazabonen kantaldia. Gero, txokolada.
- 18:30ean: Danborrada Pakitik hasita.
- 20:00etan: Azken suziria.
Gehigarriak