Arditurriko trenbidearen historia gogora ekartzeko, bagonetak

Arditurriko bidegorria trenbide izan zela gogora ekartzeko eta gure herriko ondarearen memoria berreskuratzeko, sei bagoneta jarri dira Arditurriko meategian.

Arditurriko meategietako bagoneta da jarri denetako bat, eta beste bostak Barruelo meategitik (Palencia, Espainia) ekarri dira. Jarri diren erreiak Artikutzako trenarenak zirenak dira eta forjaz egindako lotura-iltzeak, berriz, Jose Mari Zalakain errementari altzibartarra zenak egindakoak. 

Udalak Artikutzako Trenaren Lagunak elkartearen laguntza eta aholkularitza izan du proiektu hau egiteko orduan. Gipuzkoako Parketxe Sarearen adostasuna ere izan du egitasmoak. 

Gehigarriak

Arditurriko trenbidearen historia gogora ekartzeko, bagonetak