Oiartzungo Turismo Bulegoa datorren ostegunean irekiko da

Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita egongo da hilaren 14tik 24ra, Urdinola-Arizmendienea etxeko sarreran.

Hilaren 14tik 18ra hauxe izango du ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gainerako egunetan, asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da irekita. Azkeneko egunean, hilaren 24an (igandea), goizez bakarrik irekiko da: 10:00etatik 14:00etara.

Arizmendieneako bisita gidatuak

Oiartzungo Turismo Bulegoak gure herria bisitatzera datozenei informazio praktikoa emateaz gain, oiartzuarrei ere ematen die zerbitzua.

Esaterako, udaberriko oporretako bi asteburuetan (hilak 16, 17, 23 eta 24an) Arizmendieneako bisita gidatuak eskainiko dira, dohainik, baina izena eman beharko da parte hartzeko (Turismo Bulegoan bertan).

Herriko zein eskualdeko museoek programazio berezia antolatu dute apirilerako eta horri buruzko informazioa ere eskainiko du Oiartzungo Turismo Bulegoak.

HARREMANETARAKO:

Helbidea: Aialde kalea, 4

E-maila: turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 49 45 21

Gehigarriak

Oiartzungo Turismo Bulegoa datorren ostegunean irekiko da