Landetxeko adinekoen espazioari buruzko bilerak izango dira auzoetan, 60 urtez goitiko oiartzuarrentzat

Martxoaren 29tik apirilaren 8ra

Landetxeko udal eraikin berrian, kultur aretoarekin eta euskalgintzaren gunearekin batera, adinekoentzako gune berria ere izango da (lehenengo solairuan). Espazio horrek nolakoa izan behar duen definitzen ari da Udala adinekoekin aritzen diren herriko eragileekin elkarlanean (Gazte Izanak; Killirikupe; Duintasuna pentsionistak; HELTA; Torri Gukin; Bide Lagun; Petra Lekuona zaharren egoitza eta Aiton-etxe eguneko zentroa).

Hala ere, 60 urtez goitiko oiartzuar guztien iritzia eta beharrak jaso nahi dira. Hori dela eta, martxoaren 29tik apirilaren 8ra auzoz auzo bilerak antolatu dira. Ordu eta erdiko saioak izango dira eta herritarren iritziak jasotzeaz gain, Landetxeko udal eraikinaren inguruko xehetasunak ere emango dituzte horietan udal ordezkariek. 

Landetxeko espazio berriak zer izan behar duen eta zein jarduera gauzatzea nahiko luketen adinekoen komunitateak berak proposatzea nahi du Udalak, 60 urtez goitiko oiartzuar denek eurena den tokia dela senti dezaten. 

Adin horretan dauden herritar guztiei gutun bidez gonbidapena bidali die Udalak. Izan ere, euretako bakoitzaren ekarpenak  eraikiko du etorkizuna.

Bileretan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina jakinaraztea eskertuko litzateke. Horretarako, Oiartzungo udaletxera jo, 680 497 090 telefonora deitu edo igarmendia@batbitahiru.eus-era idatz daiteke.

BILEREN EGUTEGIA:

Martxoak 29, asteartea:

ALTZIBAR

Tokia: Olatxo lokala

Ordua: 10:00, euskaraz/17:00, elebitan

Martxoak 31, osteguna:

ERGOIEN, GURUTZE eta KARRIKA

Tokia: Auzokalte elkartea (Ergoien)

Ordua: 17:00, euskaraz

Apirilak 1, ostirala:

UGALDETXO

Tokia: Isastiko auzo lokala

Ordua: 10:00, euskaraz

ARRAGUA

Tokia: Aldeguna elkartea

Ordua: 17:00, elebitan

Apirilak 5, asteartea:

ITURRIOTZ

Tokia: Argiñeneko auzo lokala

Ordua: 17:00, euskaraz

Apirilak 8, ostirala:

ELIZALDE

Tokia: Udaletxeko areto nagusia

Ordua: 10:00, euskaraz/17:00, elebitan

 

Gehigarriak

Landetxeko adinekoen espazioari buruzko bilerak izango dira auzoetan, 60 urtez goitiko oiartzuarrentzat