Urmendi Haur Eskolako bi urteko geletan aurrematrikulazio epea irekiko da astelehenean

Aurkezpen bilera eta ate irekiak datorren asteazkenean izango dira

Urmendi Haur Eskolan, 2022/2023 ikasturtean bi urteko geletan aurrematrikulatzeko epea irekiko da astelehenean (hilak 17). Apirilaren 28a arte egongo da aurrematrikula egiteko epea irekita.

2020an jaiotako haurren gurasentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak datorren asteazkenean (hilak 19) izango dira, 17:00etan, Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian -Maria Garaiar plazan-. Urmendi Haur Eskolaren hezkuntza proiektua, funtzionamendua eta bestelako informazio praktikoa emango da aurkezpenean, eta gurasoek izan ditzaketen galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango da.

Covid19ak eragindako osasun neurriak direla eta, aurkezpen bilerara joateko aldez aurretik abisatu beharko da urmendi@ouip.ikastola.eus helbidera idatzita edo 943 49 16 59 telefonora deituta.

Beste etapetako aurkezpen bilerak, aurrerago

Martxoan eta apirilean, Urmendi Haur Eskolako beste zikloetako aurkezpen bilerak izango dira: martxoaren 23an Ertainen geletakoa (2021ean jaiotako haurrak) eta apirilaren 27an, Sehasketakoa (2022an jaio(ko) direnak).

Hauek ere apirilaren 28 arte izango dute aurrematrikula egiteko aukera.

2022ko urte bukaeran (azaroan eta abenduan) jaioko diren haurrek ekaina bukaeran izango dute matrikula egiteko aukera berezia.

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolako bi urteko geletan aurrematrikulazio epea irekiko da astelehenean