Guztira, 38 PuntuEus webgune daude erregistratuta Oiartzunen
Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak Oiartzungo enpresa, establezimendu eta elkarteek webguneak PuntuEus domeinukoak izatea errazteko hitzarmena sinatu zuten iazko azaroan. Hitzarmen horri esker, domeinuaren lehenengo urtea Udalak ordaintzen die euren webgunea PuntuEus izatea erabakitzen duten enpresa, establezimendu eta elkarteei.
Egitasmo honi esker, beste sei PuntuEus domeinu berri daude Oiartzunen: ostalaritza establezimendu batek (Miren taberna), hiru elkartek (OTXE txirrindularitza eskola, Oiartzun Kirol Elkartea eta Oiartzungo Antzerkizaleak) eta bi enpresak (JAI hornidurak eta Urzain taldea) baliatu dute ingurune digitalean euskararen erabilera gehitzeko aukera hau.
Momentu honetan, Oiartzunen erregistratuak dauden 135 domeinuetatik 49 dira PuntuEus (%36,5).
Herriko 38 establezimendu, elkarte, erakunde eta enpresak dute PuntuEus webgunea.
Pixkanaka, Oiartzunen ere geroz eta PuntuEus domeinu gehiago izatea da Udalaren eta PuntuEus Fundazioaren helburua, mundu digitalean ere euskararen erabilera gehitu eta normalizatzearen adierazle izango baita.
Hauek dira PuntuEus domeinukoak diren Oiartzungo erakunde, elkarte, establezimendu eta negozioak:
- Binovo zerbitzu teknologikoak
- Gra2 hozte sistemak eta aire akondizionatua
- Hartueman esperientzia bilduma
- Itturri merkatarien elkartea
- Kattin Txiki memoria historikoko elkartea
- Oarsoarrak, Oarsoaldeko Euskara Batzordea
- Oianleku
- Oiartzuarren Baitan egitasmoa
- OTXE
- Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalaria
- Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea
- Xare sorkuntzak
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika