Hamasei hozkailu banatu dira Tichlan Oiartzungo laguntzari esker

Oiartzungo Udalaren laguntzari esker, El-Watan elkarteak 16 hozkailu banatu dizkie Tichlako beste hainnbeste familiari. Tindufeko (Aljeria) sahararren errefuxiatu guneetan kokatua dago Tichla, Oiartzunekin senidetua dagoen herria.

Aurten Oporrak bakean programarik ez da izan udan. Programa horren baitan, Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetako haurrek uda Euskal Herria pasatzeko aukera izaten dute. Horietako batzuek, Oiartzungo familietan.

Oporrak bakean-ik ez da izan, baina Oiartzungo Udalak errefuxiatuei laguntza helarazi die beste modu batera. Horregatik, hozkailurik ez zeukaten 16 familiari euren bizimodua hobetuko dizkien elektrogailu bana helarazi zaie. Familia horien aukeraketa Tichlako alkateak eta zinegotziek egin dute, herritarren beharrak kontuan hartuta. 

Gehigarriak

Hamasei hozkailu banatu dira Tichlan Oiartzungo laguntzari esker