Hondakinen tasaren bigarren zatia ordaintzeko epea hasiko da ostiralean

Jarduera ekonomikoen zerga ere egun horretatik aurrera ordaindu beharko da

Ostiraletik aurrear (urriak 1), hondakinen tasaren bigarren zatia ordaintzeko epea irekiko da. Azaroaren 10a izango da ordainketa egiteko epemuga. Ordainketak helbideratuak dituzten herritarrei urriaren 29an kobratuko zaie dagokien kopurua.

Bestetik, jarduera ekonomikoen zerga ordaintzeko epea ere irekiko da. Zerga hori ordaintzea dagokoenek urriaren 1etik azaroaren 10era arteko epea izango dute (helbideratutako ordainketak urriaren 29an kobratuko dira kasu honetan ere).

Gehigarriak

Hondakinen tasaren bigarren zatia ordaintzeko epea hasiko da ostiralean