Udalak zaintza komunitateei buruzko jardunaldietan parte hartuko du

Oiartzunen egindako lanketa azalduko du Eneritz Arbelaitz alkateordeak larunbatean

Zaintzen duten komunitateei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Hiritik At kooperatibak Irunen eta erakunde publikoetatik zaintza-komunitateak indartzeko eta saretzeko egin diren politikei buruzko mahai-inguruan parte hartuko du larunbatean (hilak 24) Oiartzungo Udalak.

Eneritz Arbelaitz alkateordeak azalduko ditu Oiartzunen zaintza komunitatearen inguruan egin den lanketa. Mahai-inguru horretan Errenteriako, Donostiako eta Tolosako udal ordezkariek ere parte hartuko dute.

Jardunaldiak on-line, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da, larunbatean 10:00etatik aurrera, helbide honetan:

https://jardunaldiak.bdskoop.eus