Datorren astean ipuin kontaketak izango dira Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan

Datorren astean, Manuel Lekuona bibliotekak herriko haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen dituen ipuin kontaketak izango dira, Lur Korta ipuin-kontalariaren eskutik.

COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta, ipuin kontaketzen funtzionamendua egokitu du Manuel Lekuona bibliotekak. Honela, saioak bibliotekan izan beharrean, Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan bertan egingo dira (ikasgeletako burbuilak mantenduz). 

Ikastetxe bakoitzean bost ipuin-kontaketa saio egingo ditu Kortak martxoaren 1tik 12ra. HH 4. eta 5., eta LH 1. eta 2. mailako ikasleei kontatuko dizkie ipuinak.

Gehigarriak

Datorren astean ipuin kontaketak izango dira Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan