Uraren tasa ordaintzeko epea irekiko da datorren astelehenean

Ura eta estolderiaren tasaren herena ordaintzeko epea irekiko da datorren astelehenean (hilak 15).

Herritarrek bi hilabeteko epea izango dute ordainketak egiteko (apirilaren 15a arte). Helbideratuak dauden ordainketak martxoaren 12an kobratuko ditu Udalak.

Gogoratu hil honen 28a arte eskatu daitezkeela tasen eta zergen hobariak eta salbuespenak.

Gehigarriak

Uraren tasa ordaintzeko epea irekiko da datorren astelehenean