Oiartzun eremu gorrian sartu da eta gaurtik aurrera neurri zorrotzagoak bete beharko dira

Atzo argitaratu zen COVID19ak eragindako kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatuaren zerrenda eta Oiartzun 100.000 biztanleko 500ekoa edo handiagoa duten udalerrien zerrendan sartu da. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan eta hura aldatzen duten ondokoetan ezartzen diren neurriak aplikatu beharko dira gaurtik aurrera.

Neurri horien artean daude ostalaritza establezimenduak ixtea eta taldeko kirol entrenamenduak etetea (tartean, Elorsoro kiroldegiko tenis eta padel pisten erreserbak etengo dira).

Elorsoro kiroldegia zabalik egongo da eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa da, jarduera bizia den unean izan ezik.

Kutsatze kopuruak gora egin du azken egunetan eta neurri hauek bete beharko dira intzidentzia-tasa metatua 500etik jaitsi arte. Hori dela eta, Oiartzungo Udalak birusaren hedapena gutxitzeko neurriak hartzearen beharra gogoratu nahi du.

Gehigarriak

Oiartzun eremu gorrian sartu da eta gaurtik aurrera neurri zorrotzagoak bete beharko dira