Elkar zaintzeko deia egin nahi du Udalak, Oiartzun COVID19aren eremu gorrira pasatuta

Oiartzunen COVID19ak eragindako kasu positiboen 520,78ko intzidentzia-tasa metatua dugu gaur (azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko), beraz, eremu gorrian sartu da gure herria ere. Azken egunetan COVID19aren kutsatuen kopurua asko igo da gure herrian eta ondorioz, birusaren zabalpena kontrolatu gabe dago.

Udalak indarrean dauden neurriak errespetatzeko eta arduraz jokatzeko eskatu nahi die herritarrei, lehen bailehen Oiartzungo osasun egoera hobetu dadin.

Norbere burua eta ingurukoak zaintzea oso garrantzitsua da bizi dugun osasun egoera larrian.

Gehigarriak

Elkar zaintzeko deia egin nahi du Udalak, Oiartzun COVID19aren eremu gorrira pasatuta