COVID19ak jarduera kaltetu dien Oiartzungo ostalaritza establezimenduentzako bigarren laguntza emango du Udalak

Ostirala izango da eskaera egiteko azken eguna

Oiartzungo Udalak COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta, euren jarduera kaltetatua izan duten Oiartzungo txikizkako komertzio, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduentzako bigarren dirulaguntza eskatzeko epea aste honetan bukatuko da: hilaren 22an (ostirala) izango da eskaera egiteko azkeneko eguna.

Kasu honetan, laguntza dekretu bidezko establezimenduen itxiera edo murrizketek euren jarduerari eragin dioten sukaldaritza, ostalaritza eta ostatu jarduera ekonomikoak egiten dituzten txikizkako negoziei bideratuko zaie.

Guztira, 50.000 € bideratuko ditu Udalak dirulaguntza sorta honetan ostalaritza-zerbitzuak laguntzera.

Eskaerak udaletxeko harreran edota on-line aurkeztuko beharko dira.

800 eta 1.350 euro arteko laguntzak

Dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute Oiartzunen (herrigunean, auzoetan, poligonoetan edo merkataritza-zentroetan) bezeroentzako irekita dauden sukaldaritza, ostalaritza eta ostatu establezimenduek.  2020ko azaroan fakturazioa %50 edo gehiago murriztu zaiela ziurtatu beharko dute.

Establezimendu bakoitzak 800 eta 1.350 euro arteko laguntza jasotzeko aukera izango du. Lagunduko diren kontzeptuak COVID19arengatik egin beharreko moldaketa gastuak, inbertsioak eta ekipamenduak; mailegu eta errentamendu gastuak, eta langileria gastuak izango dira.

Informazio guztia hemen aurkituko dute interesatuek.

Informazio gehiago nahi duenak 943 49 01 42 telefonora deitu dezka (08:00etatik 14:00etara) edo covid19merkatariak@oiartzun.eus-era idatzi.

Gehigarriak

COVID19ak jarduera kaltetu dien Oiartzungo ostalaritza establezimenduentzako bigarren laguntza emango du Udalak