Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekiko da

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekiko da etzi (hilak 15). Abenduaren 16a izango da ordainketa egiteko epemuga. Ordainketak helbideratuak dituzten zergadunei hilabete barru -azaroaren 13an- kobratuko zaie dagokien kopurua.

Ura eta estolderiaren tasa hiru zatitan banatuta ordaintzen da, urtearen buruan. Hau, aurtengo azkeneko ordainketa izango da.