Ikasturte honetako ipuin kontaketak hasiko dira aste honetan

Iksatetxeetako burbuilak mantenduta egingo dira saioak

Manuel Lekuona bibliotekak haurrentzako ipuin kontaketa saioak eskainiko ditu ikasturte honetan ere, COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta, egokituta.

Honela, haurren eta ingurukoen osasuna bermatzeko, ikastetxeetako burbuilak mantentzea izango da helburua. Eskola ordutegiaren barruan joango dira haurrak ipuin kontaketetara, bibliotekara bertara, hilabete bakoitzean adin-tarte batekoak.

Lehenengoak, HHko bost urteko haurrak izango dira. Aste honetan, gelaka Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako haurrak Lur Kortaren ipuinez gozatuko dute. 

Datozen hilabeteetan, LH 1. eta LH 2. mailako ikasleen txanda izango da.

Gehigarriak

Ikasturte honetako ipuin kontaketak hasiko dira aste honetan