Oraindik erosketa bonoak daude komertzio eta ostalaritza establezimenduetan

Hilaren 31 izango da bonoak baliatzeko azken eguna

COVID19aren eraginez izandako larrialdi egoeraren eta itxialdiaren ondoren, herriko merkataritza eta ostalaritza ttikia suspertzeko bono kanpaina martxan jarri zuen maiatzean Udalak. Herritarrek 30 €ko txartela erosita 40 €ko erosketa egiteko aukera dute sistema honi esker.

"Laguntza erosleei eman diegu, euren erosketa-ohituretan eragin nahi izan dugu, herriko eta auzoetako establezimenduetan kontsumitu dezaten".

Bonoen kanpainak arrakasta izan du erosleen aldetik eta salgai izan dituzten establezimendu askotan dagoeneko bukatu dira. Hala ere, oraindik bost establezimendu hauetan eskuratu daitezke:

- Goxokidenda

- Oiartzun autoeskola

- Urkola optika

- Sasoiko janariak

- Txintxosta ileapaindegia

Bonoak uztailaren 31 arte erabili daitezke.

Gehigarriak

Oraindik  erosketa bonoak daude komertzio eta ostalaritza establezimenduetan