Oporrak Bakean programara bideratutako laguntza saharako errefuxiatu guneetara bideratuko du Udalak

Janaria, arropa eta eskola materiala bidaliko da

Aurten ez da haur sahararrik etorriko Oiartzunera uda pasatzera, Oporrak bakean programa bertan behera geratu delako COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik.

Hala ere, Oiartzungo Udalak Saharako herriarekin duen elkartasun konpromisoa ez bertan behera geratuko horregatik. Oporrak bakean programara bideratzekoa zen 5.480 €ak Saharako errefuxiatuei laguntzera bideratuko dira, El-Watan elkartearekin elkarlanean.

Ilargi Erdi Gorriari bideratu zaio diruaren zati bat, janaria erosi eta errefuxiatu guneetan banatu dezan. Izan ere, COVID19aren pandemia eta konfinamenduarengatik, nazioarteko laguntzarik ez da ailegatu errefuxiatu guneetara denbora batean, eta janari eskasia handia bizi dute.

Bestetik, Oiartzunen Oporrak bakean uda pasatu behar zuten zortzi haurrei maleta bana bidaliko zaie janariarekin, arroparekin eta eskolako materialarekin.

2002az geroztik laguntzen du Udalak Oporrak bakean programa. Oiartzunen uda pasatzen duten haur errefuxiatu sahararren hegazkin-txartela ordaintzen du. Familien bilaketa eta egonaldia El-Watan elkarteak kudeatzen ditu.

Gehigarriak

Oporrak Bakean programara bideratutako laguntza saharako errefuxiatu guneetara bideratuko du Udalak