Bihartik apal artean ibili eta liburutegien arteko mailegua egin ahal izango da Manuel Lekuona bibliotekan

Bihartik aurrera (uztailak 3), Manuel Lekuona bibliotekako erabiltzaileek berriz ere apal artean ibiltzeko aukrea izango dute, neurri batzuk errespetatua. Honela, apal artean gehienez 15 minutuz ibili ahal izango da, aurretik eskuak garbituta eta musukoarekin.

Materiala kontsultatzeko esertzeko aukera ere izango da, baina kasu horietan, mahaia erabili aurretik eta ondoren desinfektatzeko produktua erabili beharko du erabiltzaileak. Libururen bat hartu eta ez bada maileguan etxera eramango, kartoizko kutxan utzi beharko da, berrogeialdia pasatzeko. 

Liburutegien arteko mailegu zerbitzua ere berriz martxan jarriko da bihar eta komuna ere irekiko da. 

Gehigarriak

Bihartik apal artean ibili eta liburutegien arteko mailegua egin ahal izango da Manuel Lekuona bibliotekan