Udalak COVID19ak kaltetu dituen establezimendu txikiak diruz lagunduko ditu

150.000 € bideratuko ditu horien jarduera ekonomikoa berrabiaraztera

Komertzio, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduak laguntzeko dirulaguntza sistema martxan jarriko du Udalak. Helburua COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik alarma egoera ezarri zenetik (martxoaren 14an) itxita egon edo fakturazioa %50 baino gehiago jaitsi zaien establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiaraztea da.

Herrigunean edo auzoetan, poligonoetan eta merkatal guneetan dauden establezimenduak lagunduko dira, gehienez ere 10 langile dituztenak.

Udalak lagunduko dituen kontzeptuak hauek izango dira: errentamendu eta mailegu gastuak; hornidura eta zerbitzu errepikakorrak; aholkularitza gastuak; COVID19arengatik egin beharreko moldaketen gastuak; aseguru gastuak; hardware eta softwareak eskuratzea; ERTE eta CATA kudeatzeko gastuak; eta udaberri/uda denboraldiko gastuak (50 €tik gora).

Guztira, 150.000 € bideratuko ditu Udalak establezimendu txikientzako laguntzetara. Establezimendu bakoitzak gehienez 2.000 €ko laguntza jasoko da. Udalak emango duen laguntza bateragarria izango da beste erakunde batzuek ematen dituztenekin.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egingo dira eskaerak

Dirulaguntza indarrean jarriko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Esakerak udaletxeko harreran edo Bulego Elektronikoan egiteko aukera izango da. Establezimenduetako arduradunek aurkeztu beharko duten dokumentazioa hau izango da: eskaera orri orokorra; fakturazioa %50 baino gehiago murriztu zaien zinpeko aitorpena; langile kopuruaren RNT agiria; identifikazioa eta gastuen zerrenda.

Horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi argitaratzen denetik, 15 egun naturaleko epea izango dute.