Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra izango da gaur zortzi

Oarsoaldea eskualdeko garapen agentzia, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, Elikagaien Industriari berariaz zuzendutako Gure Market proiektua garatzen ari da. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko departamentuak finantzatzen du. 

Proiektu honen baitan garatzen diren ekintzen barruan, eta sektoreak gaur egun bizi duen egoera ikusita, Gure Market-ek, Oarsoaldea, Debegesa eta Tolosaldearen eskutik, online topaketak antolatuko ditu COVID19ak elikagaien industrian duen inpaktua ardatz hartuta.

Lehenengo webinarra

Datorren asteartean, ekainak 9, goizeko 10:00etatik 11:00etara, pandemiak elikagaien industrian duen eraginaren aurreko betebeharrak, egitekoak eta premia estrategikoa aztertuko ditugu, Osalaneko Laneko Arriskuen Prebentzioko arduradun Alberto Alonso Vivarrekin eta AZTIko segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaile Pedro Monzonekin.

Topaketa honen bidez, bertararatuko diren pertsona eta enpresei honakoak aurkeztuko zaizkie:

- Lan-arriskuen prebentzioan ondorioak dituen larrialdi-egoera batean aldedi guztien betebeharrak aztertzea.

- COVID19 Alerta Sanitarioko Egoeran Elikadura Hornitzea Bermatzeko Estrategia.

- COVID19aren aurkako prebentzio- eta babes-neurriak diseinatu eta ezartzea. Alderdi orokorrak, prebentzio-, antolamendu- eta higiene-kudeaketa elikagaien industrian.

- Araudia eta aplikazio-erreferentziak.

Data: Ekainak 9, asteartea

Ordua: 10:00-11:00

Izen-ematea

Plataforma: Zoom

Jexux Leonetek, Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziako presidenteak, elikagaien industriarekin zerikusia duten pertsona eta enpresa guztiak gonbidatu nahi ditu garatuko diren webinarretan eta ekintzetan parte hartzera, sektorea berrasmatzeko eta indartzeko mesedegarriak diren gakoak eman baititzakete, horrela Oarsoaldeko eskualdeko ekonomia eta gizarte-ongizatea bermatuz. Era berean, gogorarazi nahi du laguntza edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza eskaera egiteko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez jo daitekeela agentziara.

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa: 943 49 41 29

Whatsapp: +34 943 49 41 29

+ info: www.oarsoaldea.eus

Gehigarriak

Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra izango da gaur zortzi