Turismoa nola egokitu normaltasun berrira, hurrengo webinarrean hizpide

Oarsoaldea Garapen Agentziak, merkatari eta ostalarien eskualdeko elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzek burutzen ari diren topaketa eta ekintzen barruan, seigarren online topaketa antolatuko du datorren ostegunean (maiatzak 14), goizeko 10:00etatik 11:00etara, turismoa eta bere errealitate berria ardatz hartuta.

Raul Garcia Lopezekin batera, Helmugen Aholkulari Estrategikoa eta Aprende de turismo web orriaren sortzaile eta zuzendaria, pandemiak turismoan duen eragina eta turisten portaeran eta kontsumo-patroietan izandako aldaketak aztertuko ditugu.

Hoteletarako estrategia berriak eta ostatu hartzeko beste aukera batzuk, Landa Etxeetarako Marketin gomendioak eta krisi garaietan komunikazio eta marketin turistikorako aholkuak izango dira nazioarteko prestatzaile eta hizlari honek sektorearekin partekatuko dituen aholku batzuk.

Hizlaria: Raul Garcia Lopez

Data: Maiatzak 14, osteguna

Ordua: 10:00-11:00

Izen-ematea: Hemen.

Plataforma: Zoom

Jexux Leonet Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak eskualdeko pertsona interesdun guztiak animatu nahi ditu garatzen ari diren webinar eta ekintzetan parte hartzera, sektorea eraberritzeko eta indartzeko onurak eta gakoak eman baititzakete, Oarsoaldeko hiri-ekonomia eta gizarte-ongizatea hobetuz. Era berean, gogorarazi nahi du laguntza edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza argitzeko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez jo dezaketela agentziara.

www.oarsoaldea.eus

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa/Whatssapp: + 34 943 49 41 29

 

Gehigarriak

Turismoa nola egokitu normaltasun berrira, hurrengo webinarrean hizpide