Kultura sektoreko profesionalentzako COVID19 neurriak eta laguntzen gida

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Oiartzungo Udalak, Eusko Jaurlaritzak kultura sektoreko profesionalentzako COVID19aren inguruan hartutako neurri eta laguntzen gida zabaldu nahi du herriko kultur profesionalen artean. Gida hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak kulturaren sektoreko profesionalei eskaintzen dien ezohiko aholkularitza-zerbitzuaren barruan sartzen da.

Zer aurkituko duzue gidan?

Neurri eta laguntza orokor nahiz espezifikoei buruzko informazioa modu ulergarrian, erabilgarrian eta egoki antolatuta eskaintzea. Beraz, gida bizia da honako hau.

Gainera, Kulturklik plataforma digitalean beste hauek ere aurkituko dituzu:

ARRETA PERTSONALIZATUA EMATEKO ZERBITZU TELEMATIKOA: lanarekin, zergekin, finantzekin... lotutako kontsultak eta zalantzak doan argitzeko. Saileko teknikariek eta lantalde espezializatu batek orientazioa eman eta erantzungo dizue posta elektronikoaren edo telefonoaren bitartez, gehienez 48 orduren buruan.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren COVID19 laguntza zerbitzua

Era berean, Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak, gogorarazi nahi du kontsultak egiteko, dirulaguntzak izapidetzeko laguntza eskatzeko edo zure galdera edo egoera azaltzeko eskura duzula Garapen Agentzia, horretarako jarri dituen bitartekoen bidez:

www.covid19oarsoaldea.com

E-maila: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 49 41 29

Egoera hau berria eta konplexua da guztiontzat, eta bereziki, kultura arloari dagokionez. Sortzen diren premiei aurre egiteko konpromisoan oinarrituta, erakundeok tresnak sortu ditugu neurriak/laguntza eragile guztiengana hurbiltzeko.