Oarsoaldeak webinarra antolatu du eskualdeko ostalariei, merkatariei eta zerbitzuei zuzenduta

Gaia hau izango da: Zure negozioa koronabirus garaian, kudeaketa estrategikoa zure establezimenduan

Oarsoaldea Garapen Agentziak, eskualdeko mertakari eta ostalarien elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, hirugarren online topaketa antolatuko du datorren ostegunean (hilak 30), 10:00etatik 11:00etara. Bertan egungo egoera, etorkizuneko egoera, bezeroak eta establezimenduetan egiten duten ibilbidea aztertuko dira, beti ere jabeak izango direlarik datorren aldaketaren aurrean protagonistak.

Vicky Olaizola merkataritza-garapenerako espezialista (Zara AEB, Apple eta Springfield dendetako zuzendaria izandakoa) egun Luxottica Iberia merkataritza-zuzendaria da eta 189 salmenta-puntu zuzentzen ditu. Saioko parte-hartzaileekin bere ikuspegia partekatuko du aurkezten zaigun eszenatokian pentsatzen laguntzeko eta gure negozioak, bizi ditugun garaiak gorabehera, indartuta atera ahal izateko hartu behar ditugun aldaketak eta neurriak zeintzuk izan behar diren pentsatzeko.

HIZLARIA: Vicky Olaizola

DATA: Apirilak 30, osteguna

ORDUA: 10:00-11:00

Platafoma: zoom

Jexux Leonet, Oarsoalde Garapen Agentziako lehendakari eta Oiartzungo alkateak eskualdeko pertsona interesdun guztiak animatu nahi ditu garatzen ari diren webinarretan eta ekintzetan parte hartzera, sektorea berrasmatu eta indartzeko onurak eta gakoak eman baititzakete, Oarsoaldeko hiri-ekonomia eta gizarte-ongizatea hobetuz. Era berean, gogorarazi nahi du laguntza edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza egiteko Oarsoaldeak horretarkao jarri dituen bitartekoen bidez jo dezaketela agentziara. 

www.oarsoaldea.eus

covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

943 49 41 29

Gehigarriak

Oarsoaldeak webinarra antolatu du eskualdeko ostalariei, merkatariei eta zerbitzuei zuzenduta