Oarsoaldeak merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei zuzenduriko online topaketak eta ekintzak antolatu ditu

Eskualdeko sektoreko elkarteek antolatutako #NikOarsoaldean kanpainarekin bat eginez, agentziak kontsumoa sustatu nahi du

Merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza garai berrietara egokitu beharko dira, krisi honek ekarriko dituen eta prest harrapatu behar gaituen kontsumo-ohitura berrietara. 

Horretarako, Itturri, Errenkoalde eta Laurak Bat merkatarien elkarteek garatutako #NikOarsoaldean kanpainan oinarrituta, Oarsoaldea Garapen Agentziak, elkarte horiekin batera, hainbat ekintza aurreikusi ditu.

Webinarrak

Online topaketa hauen bidez, Oarsoaldeak eguneratutako jarraibideak eman nahi ditu tokiko ekonomia aktibatzeko eta, horrela, COVID-19aren ondorioz sektoreak bizi duen krisi ekonomikoari aurre egin ahal izateko.

Topaketa hauek online izango dira, erabat doan. Gure eskualdean sektorea aztertu, dinamizatu eta suspertzeko erronka onartu duen sektoreko profesional erreferenteek eskainiko dituzte eta gure merkatariek, ostalariek eta hiri-zerbitzuek beren establezimenduetan aplikatu ahal izango dituzten ideia eta ekintza berriak eskainiz, bertako bezeroentzako zerbitzu hobea eta produktu erakargarriagoa eskaini ahal izateko.

Apirilaren 21ean lehenengo webinarra

Gaia: "Instituzioak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuentzako sustatzen ari diren neurri ekonomikoei buruzko gogoeta eta kontrastea". (11:00etatik 12:00etara)

Laguntzei buruzko tailer honen helburua deialdiak aztertzea eta sektorearen beharrak identifikatzea da. Ekintza erraztea eta konponbide kolektiboak bilatzea, partaidetzaren eta taldelanaren bidez. Taldearen laguntzarekin, abian jarritako laguntzak errepasatu, sortzen ari diren arazoak aztertu eta estali gabeko beharrak identifikatu nahi dira.

Oarsoaldeko webgunearen bidez eman daiteke izena: www.oarsoaldea.eus.

Apirilaren 23an, bigarren webinarra

Gaia: "Coaching-a eta ekintzak Oarsoaldeko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat, Sezzeneko Monika Tubiarekin" (11:00etatik 12:00etara).

Sezzeneko Monika Tubia enpresa sektorean espezializatutako prestatzaile, coach eta mindfulnesseko aholkulariaren eskutik, Oarsoaldeak webinar sorta honekin jarraituko du, sektoreari ekiteko deia eginez.

Merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimendu asko itxita daude. Topaketa honek, modu positiboan, eskualdeko merkatari, zerbitzu eta ostalarien adorea altxatzea izango du helburu, eta egoera honetan burutu daitezkeen jarduerak adieraziko dira.

Oarsoaldeko webgunearen bidez eman daiteke izena: www.oarsoaldea.eus.

Hurrengo webinarrak

Establezimenduen kudeaketa estrategikoa, gazteriaren sentsibilizazioa, visual merchandaising-a, establezimendu lagunkoiak, ostalaritzan zentratutako mintegi espezifikoak, kristik ateratzeko marketing digitala eta sektoreak berak adieraziko dituen hainbat gairi buruzko webinarrak antolatuko ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak aurrerantzean. Hauek antolatu ahala, gure webgunean argitaratuko ditugu eta horien berri eman.

Bestelako ekintzak

Topaketa hauez gain, agentziak beste komunikazio-ekintza batzuk garatu nahi ditu itxita dauden establezimenduekin lotuta, herritarrei beren presentzia eta itzulera ikusarazteko eta gogorarazteko, tokiko kontsumoa sustatzea helburu duen #NikOarsoaldean kanpainari jarraipena emanez. Establezimenduak aurkeztuz bideoak egitea, sektoretik bertatik garatzen ari diren ekintzak sareetan partekatzea, sektoreak eskainitako jardueren agenda bat sortzea etabar dira horietako batzuk.

Garapen Agentziako lehendakari den Jexu Leonet Oiartzungo alkateak gure eskualdeko zerbitzuen, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektore osoa online mintegi hauetan parte hartzera animatu nahi du, guztion artean gure eskaintza indartzen eta tokiko kontsumoa bultzatzen saiatzeko.

Gehigarriak

Oarsoaldeak merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei zuzenduriko online topaketak eta ekintzak antolatu ditu