Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduei laguntza, COVID-19ari aurre egiteko

Eskualdeko merkatari, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak, Merkataritza Bulego Teknikoa eta lau udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez, aholkuak eta laguntza emateko daude

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak, sektorerik ahulenetarikoak dira COVID-19ak sortutako osasun alertaren eraginez gaur egun bizi dugun egoeran. Horregatik, erakunde ezbredinetatik neurri ekonomiko ezberdinak bultzatzen ari dira, itxierek eta salmenten jaitsierek sortutako krisiari aurre egiten laguntzeko.

Itturri, Errenkoalde (Errenteria) eta Laurak Bat (Pasaia) elkarteak etenik gabe ari dira lanean udalerri bakoitzeko saltoki guztiei, bazkide zein ez direnei, laguntza eskainiz. 

Elkarteek, lokala alokatuta duten negozioei dagokienez, jabeekin hitz egitea eta negoziatzea proposatzen dute, COVID-19ak sorturiko alarma-egoerak irauten duen bitartean alokairuaren kostuaren zenbatekoa murrizteko akordio batera iristeko. Era berean, publikoari begira irekita dauden establezimenduentzako biserak, maskarak eta eskularruak erosteko lanak ere kudeatzen ari dira.

Oarsoaldea, bidelagun

Oarsoaldea Garapen Agentziak covid19laguntzak@oarsoaldea.eus helbide elektronikoa eta 943 49 41 29 harremanetarako telefonoa jarri ditu martxan, egoera honen ondorioz sortzen diren behar, arazo edo kontsultetan laguntzeko eta argitaratzen diren diru-laguntzen edo neurrien tramitazioa errazteko. Oarsoaldeako webgunean ere aurki daiteke argitaratzen diren laguntzen eta neurrien inguruko informazioa.

Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa mailan laguntza sare sendo bat abian jarri du eta Garapen Agentzia bertako kide da. Elkarlanean ari gara herritarrei laguntzeko eta bidea errazteko.

Oarsoaldea, bitarteko eragile bideratzailea

Oarsoaldea Garapen Agentzia, bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Elkargiren bidez abian jarritako premiazko likidezia-programaren bitarteko eragile bideratzailea da, eskaerak izapidetzen laguntzen baitio Elkargiri. Honen harira, aipatzekoa da merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduek ere programa honetako laguntza eska dezaketela Oarsoaldearen bidez, enpresen eta pertsonen eskabideak aholkatu, lagundu, jaso eta izapidetu ditzakelako. Autonomoentzako maileguen zenbatekoak 5.000 eta 50.000 euro artekoak izan daitezke; enpresentzat, aldiz, 50.000 eta milioi bati euro artekoak.

Egoeraren diagnostikoak etengabe

Aipatutako eragile horiek guztiak etengabe daude harremanetan interes komuneko gaiak partekatzeko eta horiei aurr eegiteko erantzunak edo ekintzak planteatzeko. Gainera, etengabe egoeraren diagnostikoa egiten da, eskualdean sektore horiek duten egoera erakunde publikoei helarazteko. Krisiaren eragina arintzeko laguntza neurriak agertzen eta argitaratzen ari dira administrazio publikoetan, baina larrialdi egoera gainditu bezain laster egoera berrabiarazteko aukera emango dutenak ere beharko dira.

HARREMANETARAKO.

Oarsoaldea Garapen Agentzia:

Telefonoa: 943 49 41 29

E-maila: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

Itturri:

Telefonoa: 685 755 786

E-maila: itturri@itturri.eus

Merkataritzako Bulego Teknikoa:

Telefonoa: 943 51 45 53 

E-maila: tecnicogatc@errenkoalde.org

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

 

Gehigarriak

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduei laguntza, COVID-19ari aurre egiteko